XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Negar egin al duzu? Pedrok.

- Ez da ezer. Kontatuko dizut.

Hau entzunda ezusteko poza sentitu du Pedrok.

Bi eskuez Axunen adatsa aurpegitik atzera daramakio, muxu labur baina eztia jarriz bere ezpainetan.

Axun gazteak begiak hertsiz gozo hartu du muxu xarmangarria.

Begi urdin haietara bere so zohargia kendu gabe lau urrats atzera eman eta astiro eta patxadan kendu du nikia, bular tente oparoen ikuskizuna eskainiz.

Honek aurrera egiten hasi orduko, andregazteak itxaroteko diotso.

Geldi.

Kremailera askatu eta larrosa petaloa bailitzan jausi zaio gona goitik behera.

Gorririk geratu da.

Pedro horditzear dago, baina ikuskariaz txundituta ez da mugitu ere egin.

Axunek maitasunez beteta nabari du barrena.

Bira osoa lasai eta grazia handiz emanez diotso:

- Zumaiako azken gauean horrela egin al zizun zure Axunek?

Gizonezkoak Axun! marmaratzearekin batera bere egin nahiko luke gorputz maite hura, baina nondik datorkion ez dakien indar ezezagun batek geldituta dauka.

Axun, eme, leun eta goxo hurbildu da gizonarengana.

Ez du une bakar batean ere bere soa kendu Pedroren begi urdinetatik.

- Utz iezadazu egiten, Pedro diotso ahapeka Axunek, gizonaren alkandoraren botoiak askatzen hasiz.

Axun gazteak maitekiro eta xamur kendu dizkio arropa guztiak.

Amaitu duenean hurreratu eta gizonak besoetan har dezan besoak irekiz jarri dio burua